XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SO: Etzazu orlakorik esan.
ER: Ezkondu bedi bai, ta nik beñepiñ, On Migel nagusitzat pozik artuko det.
SO: Baña emakumia...
ER: On Judas baño obea izango da bai, ez da gaitz eta.
Ori agure petrala; egunak dauzkan ordu guzitan erriyetan ari zait.
Batian katua dala, bestian ikatza dala, bestian porru-perrejillak dirala, buruko tximetaraño gañez eraginta nauka.
Orrelako senarrik bai ez nukela nik artuko!
Ez da Errexillek ditun diru guziyekiñ ere!
SO: Ori-re esan!
MI:
Nekez bada-re tratua egin degu.
A, Xole, emen al ziñan?
SO: Ikusten dezu.
Eta aditu zerate beaz?
MI: Bai, erabaki degu biar bezela.
Aitordekuak ez du ezer, irago zayo gaizki eza.
Afaitara datorrela orain, esan dit.
ER: Afariya eginta dago ta beriala aterako degu.
SO: Gelditu zaitia, ta alkarrekin afalduko degu;
egualdi txarra dago, etxia urruti eta zerbait gauza txar gertatzeko zoriyan joatia ausarta litzake;
gau bateko goraberagatik emen gelditu zaitia.
ER: Bai, bai, On Migel gelditu bedi, beriala oya jantziko degu.
MI: Nere asmoa etzan ori, baña emen jakiten nuan gauzakin, biar-biarrekua iruditzen zait bertan gelditzia.
SO: Bai noski; tira, Erramuna, Mikelak aterako digu afariya, eta zuk bitartian jantzi zazu Migelentzat oya.
ER: Berialaxe.
Azkeneko aldiyan bezela Trifonen gelan jarriko degu noski?
SO: Ez, jarri zazu baratz aldeko gelan; an obetuago egongo zera.
ER: Berialaxe.
SO: Buruko bat Trifonen gelatik artu biarko dezu.
ER: Ongi da.